Fréro Delavega - Le Chant des sirènes (traducción al Euskera (Moderno, Batúa))

traducción al Euskera (Moderno, Batúa)

Sirenen kantua

Parketako umeak, hondartzetako seinak
Haizeak hondarrezko gazteluak mehatxatzen ditu
Nire hatzek landutakoak
 
Denbora ez da inortaz gupidesten, zoritxarrez
Urteak joan eta etorri oihartzuna ihesi
Pilateko dunan
 
Urtaroen borondatez, fotomatoiak
Iraganeko dirdira hauetan lagatzen naiz
Lagatzen naiz.
 
Oroipenak katramilatzean
Malkoak etortzen zaizkit
Eta sirenen kantua neguan barruratzen zait
Oh malenkolia krudela
Harmonia ahula
Euforia bakartia
 
Zenbat fartsa, zenbat haurkeri
Zenbat oinats, zenbat mozorro
Laga ote dugu han?
 
Armak utzi, zabalki eutsi
Baretasuna buila honetan aurkitu
Ito baino lehen.
 
Urtaroen borondatez, fotomatoiak
Iraganeko dirdira hauetan lagatzen naiz
Lagatzen naiz.
 
Oroipenak katramilatzean
Malkoak etortzen zaizkit
Eta sirenen kantua neguan barruratzen zait
Oh malenkolia krudela
Harmonia ahula
Euforia bakartia
 
Publicado por Ander07 el Dom, 22/04/2018 - 17:33
Francés

Le Chant des sirènes

Fréro Delavega: Top 3
See also
Comentarios