Russia is waging a disgraceful war on Ukraine.     ウクライナとともに立ち上がれ!
  • Oskorri

    Oskorri • Oskorri

共有
フォントサイズ
オリジナル

Oskorriの歌詞

Irrintzi bat entzun dugu
Ezpataren aurrean
Oskorria zabaltzen da
Euskaldunen lurrean.
 
Irrintzi bat entzun dugu
Ezpataren aurrean
Oskorria zabaltzen da
Euskaldunen lurrean.
 
Zeru horren pean jaso
Behar dugu herria
Begien aurrean baitu
Etorkizun berria.
Hara bihoa fedean
Eta borondatean
Bertan iraun dezan beti
Egiazko bakean.
 
Bake hortan euskal haurrak
Jaio behar dirade
Etorkizunaren beldur
Izan ditezen gabe
Berdin izango dituzte
Eskubide osoak
Kontuan eduki gabe
Zein diren gurasoak.
 
Irrintzi bat entzun dugu
Ezpataren aurrean
Oskorria zabaltzen da
Euskaldunen lurrean.
 
Andre-gizonek elkarri
Loturik diraukete
Haien artean batere
Katerik egoteke
Lokarriak iraungo du
Maitasunak bezainbat
Ezkontza ez da izango
Ikusgarri ezain bat.
 
Ondasunak gertatzeko
Tresnak, ez dira jaunen
Eskuetan gozatzeko
Goxokiak izanen,
Ondasunaren jabetza
Izango da publiko
Gizona ez da lan bila
Eskean ibiliko.
 
Irrintzi bat entzun dugu
Ezpataren aurrean
Oskorria zabaltzen da
Euskaldunen lurrean.
 
Fabrikak izango dira
Euskal langileenak
Eta solo-pinudiak
Nekazariarenak,
Itsasontziak izango
Dira marinelenak,
Euskararen harmoniak
Sozial poetenak.
 
Eta orduan,
Orain hasi den burruka luze honetan
Nork bere lekua
Kontzienteki eta erresponsableki
Hartu ondoren,
Oferta eta demandaren erreinua
Abolituko dugunean,
Gizonak ez dira
Langosta-plato bategatik
Salduko,
Andreak ez dira
Ez gau baterako eta ez gau guztietarako erosiko
Euskal Herrian ez da
Izango
Eta euskaldunak
Zoriontsuagoak
Izango
Gara.
 
Irrintzi bat entzun dugu
Ezpataren aurrean
Oskorria zabaltzen da
Euskaldunen lurrean.
 

 

Oskorri: トップ3
"Oskorri"の翻訳を手伝ってください。
コメント