Rosja prowadzi haniebną wojnę z Ukrainą.     Bądź z Ukrainą!
Podziel się
Rozmiar czcionki
Tłumaczenie
Zamień języki stronami

Ez zenidan ezer egin

Kairon ez dakite zein ordu den oraintxe bertan,
Eguzkia ez da berbera orain “ramblan”.
Frantzian kontzertu bat dago, jendea dibertitzen da,
Norbaitek ozen abesten du, norbaitek oihukatzen du “heriotzerarte”
 
Beti euria egiten du Londresen,
Baina gaur ez du minik egiten
Zeruak ez du amore ematen, ezta hileta baten
Nizan itsasoa suez eta lotsaz gorri dago
Jendea errepidean eta odola estoldetan
 
Eta “Lurra” deitzen dugun gorpu erraldoi hau
Bere organuetan zauritua Asiatik Ingalaterrara
Espaziotik sakabanatutako pertsonen galaxiak
Baina garrantzitsuena besarkada baten espazioa da
 
Ume gabeko amena, aita gabeko umeena
Argiztatutako aurpegiena, margolanik gabeko hormak bezala
Isiltasunezko minutuak, ahots bakar batez moztuak
“Ez zenidan ezer egin”
 
Ez zenidan ezer egin,
Ez zenidan ezer kendu
Hau da jarraitzen duen nire bizitza
Guztiagatik ere, pertsonengatik ere
 
Ez zenidan ezer egin
Ez zenuen ezer irabazi
Ze guztia zure guda ezdeusetatik urrunerago doa
 
Gurutzea egiten dutenak daude, alfonbretan otoi egiten dutenak
Eliza eta meskitak, imamak eta apaizak
Etxe berdinean banatutako sarrerak
Mila-milioika pertsona zerbaiten itxaroan
 
Eskurik gabeko besoak, izenik gabeko aurpegiak
Alda dezagun gure larrua, funtsean guztiok gara gizakiak
Gure bizitza ez delako ikus-puntu bat
Eta ez dagoelako bonba pazifistarik
 
Ez zenidan ezer egin,
Ez zenidan ezer kendu
Hau da jarraitzen duen nire bizitza
Guztiagatik ere, pertsonengatik ere
 
Ez zenidan ezer egin,
Ez zenuen ezer irabazi,
Guztia urrunerago doalako
Zure guda ezdeusetatik
Zure guda ezdeusetatik
 
Zeru-harraskariak eta metroa erraustuko dira
Diruak eraikitako kontraste hormak
Baina bidea oztopatzen duen edozein ikararen aurka
Mundua altzatzen da ume baten irriarekin
Ume baten irriarekin
Ume baten irriarekin
 
Ez zenidan ezer egin,
Ez zenuen ezer irabazi,
Guztia urrunerago doalako
Zure guda ezdeusetatik
 
Ez zenidan ezer egin,
Zure guda ezdeusak
Ez zenidan ezer kendu,
Zure guda ezdeusak
Ez zenidan ezer egin,
Zure guda ezdeusak
Ez zenuen ezer irabazi,
Zure guda ezdeusak
 
Oryginalne teksty (piosenek)

Non mi avete fatto niente

Kliknij, by zobaczyć oryginalny tekst piosenki (włoski)

Pomóż przetłumaczyć utwór „Non mi avete fatto ...”
Frazeologizmy z utworu „Non mi avete fatto ...”
Komentarze