Acțiune
Font Size
Versuri originale
1 traducere

Agur versuri

Kostata utzi zaitut atzean
sendatzen ari nintzen unean
bueltan zatoz ta seguru zaude
ezin duzula bizi ni gabe
 
Hara, hara… orain biktima zu omen zara
 
Ai, mesedez!
joan zaitez, joan zaitez, joan zaitez
zure hitzek ez dute balio ezer!
 
Zu zinen edonoiz
horren maltzur, ta zeurekoi
noiz maite izan nauzu, noiz?
ez gara itzuliko inoiz
 
Nola esan behar dizut?
Agur
 
Nahikoa sufritu egin dut jadanik
ta orain ez daukat zure beharrik
Diskotekara, noa ni bakarrik
Musikaren erritmora dantzari
 
Agur hau betiko
da, ez nauzu berriz ikusiko
eta kitto!
 
Hara, hara… orain biktima zu omen zara
 
Ai, mesedez!
joan zaitez, joan zaitez, joan zaitez
zure hitzek ez dute balio ezer!
 
Gurea akabo
zu joan ta ze arraro
pozik nago
 
Nola esan behar dizut?
Agur
 
Zu zinen edonoiz
horren maltzur, ta zeurekoi
noiz maite izan nauzu, noiz?
ez gara itzuliko inoiz
 
Nola esan behar dizut?
Agur
 

 

Traduceri ale cântecului "Agur"
Kai Nakai: Top 3
Expresii din "Agur"
Comentarii