• Angelina Mango

    La noia

    переклад на Баскська (батуа)

Поділіться
Font Size
Баскська (батуа)
Переклад

Asperdura

Zenbat marrazki egin ditut
Hemen geratzen naiz eta begiratzen ditut
Batek ere ez du bizitza hartzen
Orri hau alferra da
 
Presaka noa
Eta esan didate bizitza preziatua dela
Nik lepoan daramat soinean, burua altu
Nire lepokoak ez dauzka jakintasun-perlak
Niri kolorezko perlatxoak eman dizkidate
Traumak dituzten neskato aztoratuentzat
Adinarekin poliki poliki deskorapilatzeko
Baina hemen nago, poz-pozik, begira, zero drama
Ia ia berriz hiriz aldatuko nuke
Geldirik egonda etortzen zaidalako
Etortzen zait
 
Asperdura, asperdura, asperdura, asperdura
 
Hil gabe hiltzen naiz
Erabilitako egun hauetan
Sufritu gabe bizi naiz
Ez dago gurutze handiagorik
 
Ez zaigu barre egitea baino geratzen, kiskalitako gau hauetan
Arantzadun koroa bat izango da nire festarako janzkera-kodea
Asperduraren kunbia da
Asperduraren kunbia da
Totala
Asperduraren kunbia da
Asperduraren kunbia da
Totala
 
Zenbat jendek gauzetan txarra ikusten duen
Hitz egiten hasten direnean ihes egiteko gogoa dator
Eta ondo nagoela esan nahiko nien, baina gero gaizki begiratzen naute
Orduan zaila egiten zaidala esaten diet
 
Negozioak, negozioetaz ari zara
Bitartean begiak ixten ditut kontratuak sinatzeko
Printzesa, printzesa deitzen zaitu
Orduan utzi orain platerrak garbitzeari
 
Hil gabe hiltzen naiz
Erabilitako egun hauetan
Sufritu gabe bizi naiz
Ez dago gurutze handiagorik
 
Ez zaigu barre egitea baino geratzen, kiskalitako gau hauetan
Arantzadun koroa bat izango da nire festarako janzkera-kodea
Asperduraren kunbia da
Asperduraren kunbia da
Totala
Asperduraren kunbia da
Asperduraren kunbia da
Totala
 
Orduan kantak idazten dituzu?
Bai, maitasun-kantak
Eta ez zaitut aspertu nahi
Baina norbaitek kantatu behar ditu
 
Kunbia, kunbia dantzatzen dut
Estropezu egiteko arriskua badaukat gutxienez asperdura geldiaraziko dut
Beraz festa bat egingo dut, festa bat egingo dut
Hura gelditzeko modu bakarra delako
Gelditzeko, gelditzeko, ah
 
Asperdura, asperdura, asperdura, asperdura
 
Hiltzen naiz, hiltzeak
Egunak gizatiarragoak egiten dituelako
Bizitzen naiz, sufritzeak
Pozak handiagoak egiten dituelako
 
Ez zaigu barre egitea baino geratzen, kiskalitako gau hauetan
Arantzadun koroa bat izango da nire festarako janzkera-kodea
Asperduraren kunbia da
Asperduraren kunbia da
Totala
Asperduraren kunbia da
Asperduraren kunbia da
Totala
 
Італійська
Оригінальний текст

La noia

Натисніть, щоб побачити текст оригіналу (Італійська)

Коментарі