• Ricchi e Poveri

    Basque (Modern, Batua) translation

Share
Subtitles
Font Size
Basque (Modern, Batua)
Translation

Maite zaitudalako izango da

Ze nahastea!
Maite zaitudalako izango da.
Emozio bat da
poliki poliki hazten doana.
Gogor estutu nazazu
eta gehiago hurbildu zaitez.
Ondo banago,
maite zaitudalako izango da.
 
Erritmora abesten dut
zure arnas lasaia segituz.
Udaberria da,
maite zaitudalako izango da.
Izar bat erortzen da
baina esaidazu non gauden.
Ze axola zaizu!
Maite zaitudalako izango da.
 
(×2):
Eta hegan, hegan goaz
Gero eta altuago goaz
Hegan, hegan nirekin
mundua erotuta dago eta...
Eta maitasuna ez badago
Abesti bakarra behar da
dena hankaz gora jartzeko
zure kanpo eta barruan.
 
Baina dena den
zer da hain arraroa?
Abesti bat da,
maite zaitudalako izango da.
Mundua erortzen bada,
alde batera mugituko gara.
Mundua erortzen bada,
maite zaitudalako izango da.
 
Gogor estutu nazazu
eta gehiago hurbildu zaitez.
Hain polita da
ez zaidala egiazkoa iruditzen.
Mundua eroa badago,
zer da hain arraroa?
Eroak ero daitezela,
gutxienez guk elkar maite dugu.
 
Eta hegan, hegan goaz
Gero eta altuago goaz
Hegan, hegan nirekin
mundua erotuta dago eta...
Eta maitasuna ez badago
Abesti bakarra behar da
dena hankaz gora jartzeko
zure kanpo eta barruan.
 
Eta hegan, hegan goaz
Maite zaitudalako izango da
Hegan, hegan nirekin
eta gehiago hurbildu zaitez
Eta maitasuna ez badago
Esaidazu non gauden.
Ze nahaste!
Maite zaitudalako izango da.
 
Italian
Original lyrics

Sarà perché ti amo

Click to see the original lyrics (Italian)

Play video with subtitles
Comments